XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arbustuak Landare iraunkor eta egurtsuak dira zuhaitztxoak baina arbolek ez bezala hondo hondotik botatzen dituzte adarrak eta ez dute enbor nagusirik.

Zuhaitzak bezalaxe osto galkor nahiz iraunkorra izan dezakete.

Azken hogeita bost urteetan erruz ugaldu dira jardinetan.

Ez dute arreta handiaren beharrik, eta horrek garrantzi handia du gaurko lorazainarentzat; baina arriateko bere ahaideek bezain kolore distitsu eta gozorik ere eman dezakete.

Arrosak arbustoak ditugu; landa etxeko jardinak datozen sailean ilustratuak izan dira batzu.

Osto iraunkorreko Escallonia (goian, ezkerrean) Chiletik eta Brasilelik dator eta egutera maite du.

Hortensiak osto galkorreko dira, eguzkitara nahiz itzalean haziko dira; Ifar Ameriketatik eta Asiatik datoz.

Hortensia baten lore burua loretxo pilaz osatua dago.

Batzutan ikus daiteke loretxo hauek bi eratakoak direla; badira lore handixeagoak kanpo aldera, antzuak dira, eta txikiagoak, eta emankorragoak erdialdera.

Hortensia mota ezaguna (behean, ezkerrean) lore antzu handiagoz osaturik dago; hortensiaren lore burua bi motakoek osatzen dute.

Hortensiaren kolorea tokiaren arabera aldatzen da, alkali duten lurretan arrosa koloreko edo gorri dira, kare hila dutenek bezala, baina urdina da lur turbotsuetan.

Hemen agertzen dugu ere fuksia mota bat askoren artean (eskubi-muturrean).

Basa egoeran sepaloak gorriak ditu eta ostoak purpura kolorekoak baina kolore guztietakoak ere lort daitezke, arrosa, gorria, eta purpura nahasturik ere.

Victoria erreginaren garaiean oso modan egon ziren eta bere unerik garaiena 1880ko hamar urteetan izan zuten.

Zwlindari (Philadelphus) (eskubian, erdian) xiringitxo ere baderitza, lila taldeko izen botanikotik datorrena.

Bitaritasun hori ez da oraintsukoa eta XVI. mendetik dator ziurrenik, zelinda eta lila austriar gortean sartu izan zirenetik, Turkiatik ekarriak.

Arbusto landareek aldaketa asko izan ohi dute; fuksia sastraka txiki bat da, eta zelindak, aldiz, zuhaitz txiki baten tamainua lort dezake, eta Solanum (behean, eskubian) bost metro, guti gora behera.